Ahapetik

Ahapetik

Euskal Herriko emakume bat elkarrizketatzen dugu bi astean behin, Antxeta Irratia eta Oiartzun irratiarekin batera. Irrati saio honen helburua, sinple bezain indartsua da. Emakume erreferenteak sortzeko xedea baitu. Izan ere, hedabideek gai zehatz batetaz hitz egiteko gizonezkoak sortzen dituzte gehienetan. Amapola Morea saioaren bidez, frogatu nahi izaten dugu, egunoroko edozein gairen inguruan hitz egiteko badaudela emakume adituak ere. Ekonomiaz, laborantzaz, musikaz, zineaz, hezkuntzaz, kirletaz… Horrez gain, eztabaida sortuz, aditu eta aritu izatearen artean.

Ez dudau eta entzun Amapola Morea saioa!

 

"Asun Casasola Berdintasuna amets" Ainara Lopez

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren antolaketa lanetan aritzen den Parean elkarte feministak, Berritzegunearekin batera dihardu aurtengo edizioa prestatzen.
Saioa Iraola Amapola Morea da!

Saioa Iraola Amapola Morea da!

Saioa Iraola Amapola Morea da. Luze eta zabal mintzatu gara berarekin, ikuspundu feminista galdu gabe! Eskerrikasko!
Miren Azkarate Badiola Amapola da!

Miren Azkarate Badiola Amapola da!

Miren Azkarate Badiola dugu ikasturte honetan bigarren Amapola Morea. Irribarrea galdu gabe, bere bizipen gogorren berri eman digu konfiantza osoz, besteak beste, Espainiako Poliziaren eskutik jasandako torturak kontatu dizkigu.