Emakume etorkinek jasan behar izaten duten egoera izaten dugu hizpide proiektu honetan. Irrati tailerrak garatzen ditugu, ahalduntze prozesu bat eginez, azken batean, irrati saio bateko eramaile izaten ikasi dezaten eta horretarako gai sentitu daitezen. Jakina baita, emakume etorkinak ia ikustezinak direla egunerokoan. Are gehiago jasa behar izaten dituzten eskubide urraketak. Proiektu honekin, beren egoera aktualitatearen lehen lerrora eramaten dugu eta hala, baita emakumeak berak eremu publikora “atera” ere. Elkarlanean garatzen dugu proiektu hau, Adiskidetuak, Garaipen, SOS Arrazakeria edota Antxeta Irratiarekin.
Ez dago ezer aurkezteko.